Gustura aritu dira Alkizako herritarrak korrika euskararen alde. Gaztetxoak batik bat, nagusien laguntzarekin egin dute herrian zehar ibilbidea, lekukoa adin desberdinen artean banatu dutelarik. Behin ibilbidea burututa, Korrikaren abestiaren bideokliparen erritmora aritu dira dantzan plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?