Ur mara museoak 'Slow Art' eguna antolatu du larunbaterako

Ataria 2019ko apirilaren 1a

Apirilaren 6an, larunbata, 12:00etan egingo dira ekitaldiak. Kikis Alamok, Koldobika Jauregik, Jan Franssenek eta Angel Dueñasek hartuko dute parte.

Urtero mundu osoko beste ehunka museoetan, kultur espazioetan eta galerietan bezala, Slow Art eguna ospatuko da larunbatean Alkizako Ur mara museoan.

Kikis Alamok, paperarekin egindako artea lantzen du eta eskultura ekarriko dute Koldobika Jauregik eta Jan Franssenek. Angel Dueñasek berriz ikus-entzunezko lanak eramango ditu. Ur marako espazio orokorrean erakutsiko dira eta bertako bazter naturalak azalduko dira.

Ekintzaren ondoren, komunitate bazkari bat egingo dute eta bertan eztabaidari lekua egingo zaio. Ikusle eta sortzaile ezberdinen artean sinergia berriak sortzea da asmoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!