Artea eta natura uztartuz Hernio eta Gazumera

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 15a

Bihar Hernio eta Gazumera irteera egingo dute Alkizatik, Miriam Martinez eko-artistaren laguntzarekin. Horrez gain, Alvaro Aroca artista Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan egongo da.

Alkizatik Hernio eta Gazume mendietara irteera egingo dute, bihar 10:00etan abiatuta, eta bertako basoak bisitatuko dituzte. Natura eta artea  uztartuko dira, izan ere, ibilbidean zehar Miriam Martinez eko-artista ere egongo da, eta naturarekin eta artearekin lotutako jolasak egingo dituzte. Gainera, Alvaro Aroca artistaren bisita ere jasoko dute Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan. Alkizan bertan, Ur Mara artearen eta naturaren museoan ere zenbait jarduera egingo dituzte.

Horrez gain, martxoaren 23an, Zarautzeko Iñurritzako amildegiak eta biotopoa bisitatzera joango dira. Bertan, flora eta fauna behatuko dituzte eta Zarautzeko hondartzan beste hainbat jarduera ere egingo dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!