Hernio-Gazumera bisita antolatu dute martxoaren 16an

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Idea Bat elkarteak antolatu du, ingurumenarekin lotutako jarduerak egiteko parte hartzaile boluntarioak bilatzeko. Donostiatik abiatuko dira irteerak eta doakoak izango dira, martxoaren 16an Hernio-Gazumera eta martxoaren 23an Iñurritzako biotopora.

Natura errespetatzen, ezagutzen eta esperimentatzeko" aukera dago Gipuzkoako babes bereziko eremuetara antolatutako bisitetan, Idea Bat elkarteak aipatu duenez.

Izen emateak eta argibideak, voluntarios.ideabat.elkartea@gmail.com helbidean edo WhatsAppez 632 69 69 17 edo 696 21 55 53 telefonoetan.

Martxoaren 16an Donostiatik abiatuko da irteera eta Hernio-Gazumeko mendi eta basoei egindako bisita egiteko aukera izango da. Horrekin batera Ur mara, artea eta naturaren museoko zenbait jarduera ere ezagutuko dira.

Martxoan 23an Iñurritzako biotopoa ezagutzeko aukera izango da Zarautz inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!