M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldiak Alkizan

Ataria 2019ko otsailaren 22a

Herritarrekin egindako bileraren ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministak deitutako greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute Alkizan. Ondorengo egunetan ospatuko dituzte ekitaldiak herrian.

Hau da antolatutako egitaraua egun horietarako:

Martxoak 6, asteazkena

19:00. Coria eta itsasoa filma Fagus Alkizan.

Martxoak 9, larunbata

17:30. Mural morea margotuko dute auzolanean.

19:00. Bertso poteoa Oihana Iguaran eta Maialen Akizu bertsolariekin.

20:30. Afaria Alkizako Ostatuan. Tiketak salgai daude Ostatuan eta liburutegian. Platera nagusia aurrez aukeratu behar da. Tiketa erosteko azken eguna otsailaren 28a izango da. 25 euro balio ditu txartelak.

Martxoak 15, ostirala

17:15. Berdintasunean oinarritutako ipuin kontaketa egingo du Mertxe Aizpurua kontalariak, liburutegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!