Alkizako gazteen artean harremanak sendotzeko saioak

Ataria 2019ko otsailaren 13a

Ez da izen ematea beharrezkoa izango. Martxoan egingo dituzte hiru tailerrak.

Herriko gazteen artean harremanak sendotzeko, eta gazte lokala dinamizatzen ikasteko, tailerrak antolatu dituzte Alkizan. Martxoan hiru saio egingo dituzte, eta hirurak Don Juanena etxean izango dira. Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministarako elkarteko kide batek gidatuko ditu saioak, eta aurretik ez da izena eman beharko.

Besteak beste, herriko gazteen beharrak identifikatu eta orainari eta etorkizunari begira jarri nahi dute saio hauetan. Zer nolako harremanak garatu nahi ditugu? Zer nolako gazte lokala sortu eta mantendu nahi dugu? galderak elkarbanatuz, eta espazioak berenganatuz, ariketa pertsonal nahiz kolektibo baten bidez galderei erantzun posibleak topatzen saiatuko dira.

TAILERREN EGUTEGIA

Martxoak 24, igandea

11:00 - 13:00. Don Juanenan.

Martxoak 27, asteazkena

16:00 - 18:00. Don Juanenan.

Martxoak 31, igandea

16:30 - 18:30. Don Juanenan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!