Artistentzako egonaldiak eman duena ikus-entzunezko batean

Ataria 2018ko abenduaren 24a

Kimia Kamvariren eta Txiki Keixetaren sortze prozesua jaso du Unai Sorrarain Alkizako bideogileak bi ikus-entzunezkotan. Irailean aritu ziren biak, Sormenaren Kabian.

Fagus Alkiza interpretazio zentroarentzat esanguratsua izan da 2018. urtea, izan ere, Hernio-Gazumeko altxorrak ezagutzeko gune honek, bost urte bete baititu. Urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtean zehar eta Natura&Artea ingurumena eta artea uztartzen dituen jardunaldiekin amaitu dute urtea.

Jardunaldietan Sormenaren Kabiaren lehen ekitaldia nola gauzatu den eta artistek esperientzia nola bizi izan duten ezagutzera eman dute. Unai Sorrarain bideogileak oso gertutik jarraitu du Txiki Keixeta zein Kimia Kamvariren sortze prozesua. Hasiera-hasieratik amaierara arte euren alboan izan da, askotan enbaxadore eta gidari lanak ere eginez.

Ostiralean, abenduaren 21ean, Fagus Alkiza interpretazio zentroan bertan aurkeztu zituzten bideoak. Hemen ikusi daitezke:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!