Txiki Keixetaren erakusketa Inazio Urruzola txakolindegian

Ataria 2018ko abenduaren 18a

Argazkia: Unai Sorrarain

Fagus Alkiza interpretazio zentroaren bosgarren urteurrenaren harira sortu den Sormenaren Kabia bekari esker egindako lanak erakutsiko ditu txakolindegian. Inaugurazio ekitaldia, abenduaren 20an, 19:30ean izango da.

Izenez, Antonio Maria Agirre Garate arroarrak gaztetatik izan du arterako zaletasuna, batez ere margolaritzarekikoa. Sormenaren Kabia bekara aurkeztu zuen egitasmoa naturan oinarritzen zen. Bere lanaren funtsa, hain zuzen, naturako lau elementuen (sua, lurra, airea eta ura) arteko interakzioa izan da. Lau elementu hauek material eta tresna moduan erabiliz, beraien artean askotariko harremanak sortuz, ondorio berri eta errepikaezinak lortzea izan du helburu artelan bakoitzarekin. Lurra edo buztin errefraktarioa erabiliko du material gisa eta ontzigile teknika tradizionala baliatu du lanerako.

Egin dituen artelanak ikusgai izango dira Inazio Urruzola txakolindegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!