2018/12/19 18:30
Koldo Nuñez geologian doktoreak eskainiko du hitzaldia. Hernio-Gazume orain bost urte Kontserbazio Bereziko Eremu izendatua izan zen ofizialki. Bere barruan natur ondare izugarria du, besteak beste, babestutako hainbat fauna eta flora espezie aurkituko ditugu bertako lurretan (sai arrea, sai zuria, intsektu xilofagoak, saguzarrak eta abar). Alkizan badira ordea, horren ezagunak ez diren beste zenbait altxor, esate baterako, munduan bakarra den ilargi esnea deituriko formazio geologikoa. Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan. Bitxikeria honi buruzko eta oro har Hernio-Gazumek geologiko dituen berezitasunei buruzko azalpenak emango ditu Koldo Nuñezek
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?