Frontoian elkartu dira alkizarrak

Ataria 2018ko azaroaren 10a

Manex Arrietak irabazi du sanmartinetako Lau eta Erdiko Txapelketa, Igor Aranzaberi 22-12 irabazita. Hirugarren Gorka Ugartemendia izan da eta laugarren Jokin Saralegi, partida 22-17 bukatu delarik.

Hamabi herritarrek parte hartu dute txapelketan, irailetik hasita, eta gaur jokatu dira hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta finala.

Beste zenbait lehiaketa ere izan dira festetan orain arte. Besteak beste, patata tortilla lehiaketan Olatz Iruretagoiena izan da garailea, eta haurrek egindako pintxo lehiaketan, Iraide Pellejero.

Bihar jarraipena izango dute San Martin jaiek, hain justu, San Martin eguna ospatuz. 10:00etan meza izango da, eta ondoren Hamaiketakoa Ostatuan. 17:30ean eskoba txapelketa jokatuko dute haurrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!