Amaitu da Sormenaren Kabiko artisten egonaldia

Ataria 2018ko urriaren 9a

Sormenaren Kabia artistentzako bi asteko egonaldia amaitu berri da Alkizan. Kimia Kamvari eta Txiki Keixeta artistak aritu dira lanean.

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak eskaini duen Sormenaren Kabia artistentzako egonaldia amaitu berritan, Txiki Keixeta artistak Ur Mara museoan egin duen lan prozesua erakutsi du bideo bidez.

Raku teknika erabiliz hiru pieza egin ditu, eta egonaldia borobiltzeko herritarren aurrean erakustaldia eskaini zuen asteburuan.

Bere lana abendura arte luzatzeko aukera izango du Arroako artistak, eta behin amaitutakoan, Ur Mara museoan erakusketa batean aurkeztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!