Alkizako jaiak 2018

Txakolina eta sardinak, festaren lagun

Ataria 2018ko irailaren 9a

Alkizarrek txakolina dastatzeko parada egin dute eguerdian herriko festetan. Txakolin bat edo beste probatzeko tarteetan sardinak dastatzeko aukera ere izan dute. 

Mezarekin hasi dute festen azken eguna Alkizan. Haurren pilota partidek eman diote jarraipena festari, eta hamabiak aldera sabela betetzeko tartea hartu dute. Sardinak plazan bertan erre dituzte, eta txakolina dastatuz, bazkal aurre ederra pasa dute bertaratu direnek. 

Arratsaldean, bertso saioa izango da elizan. Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso arituko dira kantari. Gai jartzen Amaia Agirren izango dute. Saioaren ondoren, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute plaza ingurua eta biratean, Eko Taloren eskutik taloak jateko aukera izango da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!