Alkizako jaiak 2018

Alkizako txirrindulari gaztetxoen lasterketa

Ataria 2018ko irailaren 8a

Txirrindulari lasterketa jokatu dute goizean festen barruan. Eguerdian erretirodunen txanda izan da, baina hauek mahaiaren bueltan.

Alkizako Jaiek aurrera jarraitzen dute eta 17:00etan herri kirolak izango dira, alkizarren eta zizurkildarren artean. Ondoren, sagardo dastaketa eta herri kirol saio berri bat, baina oraingoan puntako aizkolari eta harri-jasotzaileekin. Laiotz taldeak emango dio amaiera egunari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!