Alkizako jaiak 2018

Alkizako festak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko irailaren 3a

Lau egunez festa giroa izango dute Alkizan, irailaren 6tik hasi eta irailaren 9a arte.

Irailak 6, osteguna

16:00. Haur jolasak eta aurpegi margotzea. Eta zirku tailerra Zirika Zirkusen eskutik. Ondoren, txokolatada.

19:00. Txupinazoa eta buruhandiak.

21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean.

Ondoren. Erromeria Jone Uria eta Irune Elizagoienekin.


Irailak 7, ostirala

Mozorro Eguna

12:00. Apar festa. Jarraian toka helduentzat.

17:30. Pilota partidak: herriko beteranoen arteko pilota txapelketaren finala eta 3. eta 4. postua.

20:30. Barrikotea. Herriko plazan ed frontoian izango da, eguraldiaren arabera.

Ondoren, trikitia Bide Batez taldearekin.


Irailak 8, larunbata

10:30. Txirrindulari lasterketa haur eta gaztetxoentzat.

12:00. Meza.

14:00. Erretirodunen bazkaria.

17:00. Herri kirolak: alkizarrak zizurkildarren aurka, Asier Saralegi, Izaskun Mendizabal eta Jon Zabalaren omenez.

Ondoren, Sagardo dastaketa.

23:00. Herri kirol saioa, Alkizako frontoian, aizkolari eta harri-jasotzaileekin.

Ondoren, erromeria Laiotz taldearekin.


Irailak 9, igandea

10:00. Meza.

11:00. Haurren pilota partidak.

12:00. Txakolin dastaketa.

18:00. Bertso saioa elizan. Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso. Gai jartzaile: Amaia Agirre.

Jarraian, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak. Bitartean, taloak Eko Taloren eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!