Grabatu eta estanpazio tailerra Ur mara museoan

Ataria 2018ko uztailaren 17a

Abuztuaren 6tik 11ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak eta 15 lagunentzako tokia egongo da. Izen emateak 35 euroan, 609 46 59 42 telefonoan edo mail@urmara.com helbidean.

Grabatu tailer bat egingo dute heldu, gazte eta profesionalei zuzendua. Maila ezberdinetako jendearentzat izango da, hasi berri nahiz profesionalei zuzendua, erritmo pertsonalizatuarekin.

Xilografi tailer honetan material eta teknika ezberdinak landuko dira, ez bakarrik egurraren gainean, baizik eta beste euskarriak erabiliz edo materialak erantsiz. Tailer egun bakoitzean desafio berriak proposatuko dira, material eta teknika aldetik, asmoa da behin tailerra bukatu ondoren teknika hauetan iaioak izatea eta landutako ideiak etxeratzea.

Tailerrak gehienbat praktikoak izango dira. Lehen saio batean paperaren euskarria, teknikak eta eskulana, paper mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango da eta papera sortzeko tailerra eskainiko du Juan Barbek. Bigarren batean, irudia landuko da Xilografiaren historia azalduz eta lantzeko garaian irudia nola egurreratu esplikatuko dute. Euskarri ezberdinak ere landuko dira: koilagrapha, estanpazioa... Tinta ezberdinei buruzko informazioa ere emango da eta kurtso hasieran egindako artisau paperaren gaineko estanpazioa landuko dute parte hartzen duten ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!