Lizartzako Txirrita elkarteak 40. urteurrena dela eta bertso afaria antolatu du apirilaren 21erako. 20:30ean izango da elkartean bertan eta Maialen Lujanbio eta Jon Maia izango dira bertsolariak. Txartelak 30 euroren truke eskuratu daitezke eta elkarteko kide ez direnek ere hartu dezakete parte. Txartelak Txirrita elkartean edo udaletxean daude eskuragarri eta ordainketa izena ematearekin batera egin behar da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?