'Piztu itxaropena' kanpainarekin bat egingo dute Alkizan

Ataria 2018ko urtarrilaren 15a

Udaletxean bilduko dira lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan, arroza, pasta, olioa, pixa-oihalak eta azukrea. Horrez gain, eskolako materiala ere jasoko dute. Otsailaren 2ra arteko epea dago horretarako.

Kanpaina honen helburua Saharar errefuxiatu kanpamentuetara eramateko elikagai bilketa burutzea da. Horretarako herritar guztien laguntza eskatu du Alkizako Udalak, "ahal duzuen neurrian zuen ekarpena egin dezazuen, guztion laguntza behar beharrezkoa baitute".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!