Bigarren seihilekoko zabor tasen errolda onartu da

Ataria 2018ko urtarrilaren 3a

Urtarrilaren 2tik martxoaren 2ra bitartean ordaintzeko aukera izango da udal bulegoetan edo udalak Kutxabank-en duen kontu korrontean.

Abenduaren 12an egindako udal batzarrean onartu zuten 2017ko bigarren seihileko Zabor Tasaren Errolda. Erreklamazioak aurkezteko aukera dago udaletxeko erregistroan, bulego ordutegian.

Aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko dira, eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutze interesak eta sor daitezkeen gastuak gehituko zaizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!