Alkizako San Martinak 2017

Ataria 2017ko azaroaren 8a

Azaroak 10, ostirala

17:00. Haurrentzako herri kirolak.

19:00. Helduen tortilla patata lehiaketa eta haurrentzako pintxo sorpresa lehiaketa (7 eta 12 urte arteko umeek Ostatuan eman behar dute izena azaroaren 9a baino lehen).

22:30. Mus txapelketa Ostatu jatetxean.

Azaroak 11, larunbata

San Martin Eguna

16:00. Gaztetxoen pilota partidak. Benjamin mailan: Alkiza-Villabona. Alebin mailan: Alkiza-Berastegi.

18:00. Herriko lau t'erdiko txapelketaren finala.

21:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabalekin bertso afaria Ostatu jatetxean (Izena emateko azken eguna azaroaren 9an Ostatuan, 35 euroan).

Azaroak 12, igandea

10:00. Meza.

11:00. Hamaiketakoa Ostatuan.

17:00. Eskoba txapelketa Ostatu jatetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!