Barbara Goenaga protagonista duen filma, Zinemaldian

Ataria 2017ko irailaren 5a

Antonio Elorza belodromoa da Donostiako Zinemaldiko beste plazetako bat. Mundu mailako bi film estreinatuko dituzte bertan; horietako bat da Operación Concha filma, Barbara Goenaga protagonista duena.

Antonio Elorza Belodromoa 3.000 ikusle baino gehiagorentzat lekua duen zinema-aretoa da. Mundu mailako bi estreinaldi eskainiko dituzte Donostiako Zinemaldian: Fe de etarras eta Operación Concha filmak. 

Operacion Concha Donostiako Zinemaldian girotutako komedia da eta Barbara Goenaga da protagonistetako bat, Jordi Mollá, Karra Elejalde, Unax Ugalde eta Ramón Agirrerekin batera. Antonio Cuadrik zuzendutako filma da.

Horretaz gain, Fe de etarras umore beltzeko komedia ere proiektatuko dute; Borja Cobeagak zuzendutako film luzea da eta Diego San Josék idatzi zuen. 2010eko udan girotuta dago, eta Javier Cámarak, Julián Lópezek, Miren Ibargurenek eta Gorka Otxoak antzeztutako komando bat da filmaren protagonista.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!