Festetan sortzen diren lanak egiteko eta beste udal lan batzuetan laguntzeko pertsona bat kontratatu nahi du Alkizako Udalak. Irailaren 6tik 20ra bitarteko lana egingo luke eta kontratua lanaldi erdikoa izango da. Ezinbestekoa izango da, aurrez Lanbiden izena emanda egotea.