Haur eta helduentzako jardueretan izen emateko epea zabalik

Ataria 2017ko irailaren 1a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu ditu ikastaroak eta izen emateak 688 724 286 telefonoan egin beharko dira, edo bestela itsasoaiztondo.eus helbidera idatzita.

Gazte eta helduentzat, besteak beste, zumba, pilates eta antzerki saioak izango dira. Izen emateko azken eguna, irailaren 7a izango da Alkizako liburutegian.

Haurrentzat berriz, urrian hasi eta ekainera bitartean jarduera asko egiteko aukera izango da. ritmika, zumba eta akrobatika, kirola ezagutuz, antzerkia, eskulanak, pilota, xakea eta musikarekin loturikoak (abesbatza, trikitixa, pandero, gitarra) izango dira aukeran. Izen emateak, irailaren 14ra arte egin daitezke liburutegian. 

Informazio guztia hemen eta hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!