Hondakinekin arduratsu jokatzeko deia zabaldu du udalak

Ataria 2017ko uztailaren 25a

Hondakinak sailkatu eta edukiontzietan uzteko eskaera luzatu du Alkizako Udalak eta aurtengo hondakinen tasaren inguruko argibideak eman ditu.

Behin eta berriro poltsak eta beste eratako hainbat hondakin lurrean botata atzeman dituzte Alkizan eta edukiontziak gainezka. Udalak jakinarazi duenez, «Mankomunitateak eta zerbitzu publikoak, dagokion ontzian edo lekuan dagoena jasotzeko ardura du, ez ordea kanpoan utzitakoak». Horregatik herritarrei arduratsu izateko deia luzatu diete.

Bestalde, alkizarrek aurten ordaindu duten hondakinen tasa, duela hiru urtekoaren (2014) antzekoa da eta udalak jakinarazi duenez horren arrazoiak Kontsortzioak (GHK) zabortegian botatzen den hondakinaren kostua garestitu izana eta errefusa murriztu ez izana dira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!