Eragozpenak errepidean Donostia Klasikoagatik

Ataria 2017ko uztailaren 21a

Uztailaren 29an ospatuko da 37. Donostia Klasikoa txirrindulari lasterketa. Besteak beste, Alkizatik igaroko da eta trafikoan eragozpenak sortuko dira.

Errepidean sortu daitezkeen eragozpenak ahal den neurrian gutxitzeko asmoz, Alkizako Udalak lasterketaren ordutegiaren berri eman du. Anoetatik Asteasurako noranzkoan 13:30 - 14:00 inguruan pasako da herrigunetik.

Udalak jakinarazi duenez, ordu erdi lehenago errepidea itxi egiten dute Donostia Klasikoaren antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!