Hurrengo ikasturterako ikastaro eskaintza zabala

Ataria 2017ko uztailaren 19a

Haurrentzako izen emateak, uztailaren 28an amaituko dira eta helduentzako berriz, uztailaren 27an. Horretarako itsaso@aiztondo.eus helbidera idatzi beharko da eta informazio gehiago jaso ahal izango da 688 724 286 telefonoan. Plazak mugatuak dira.

Alkizako umeek urrian hasi eta ekaina bitartean, besteak beste honako ikastaroak egin ahal izango dituzte: ritmika, zumba eta akrobatika, kirola ezagutuz (patinak, atletismo, txirrindularitza), antzerkia, eskulanak, musika, pianoa, trikitixa, abesbatza, panderoa eta gitarra. Gutxieneko izen ematea emango ez balitz, ikastaroa bertan behera gera daitekeela jakinarazi du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak.

Gazte eta helduentzat, berriz, zumba, pilates eta antzerki saioak izango dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen ematearekin, ikasturte osoko hileroko kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen da, nahiz eta ikastarora joaten ez jarraitu.

Ikastaro guztien informazioa eta izen emate orria hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!