Kanposantuaren egoeraren inguruko herri bilera

Ataria 2017ko uztailaren 17a

Uztailaren 18an, asteartea, 19:30ean egingo da herri bilera, Don Juanena etxean.

Alkizako hilerriaren edukiera agortzear dago eta Alkizako Udalak adierazi duenez zerbait egin beharra dago gai horren inguruan, "azkar gainera".

Aspalditik ari dira gaia aztertzen udal taldean eta aukera ezberdinak baloratu dituzte. Azpiegitura bera egokitu eta kudeaketa modu orokorra gaurkotzeko proposamen batzuk garatu dituzte udalean. Bileran proposamenak azaldu eta herritarren artean eztabaidatuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!