"Urte luzez borrokatzen aritu ondoren", eskola berria eraikiko dutela jakinarazi dute eskola komunitatea osatzen duten eragileak eta "horrek guztion poza" ekarri duela.
Poza herritar guztiekin partekatu nahi dute eta bide batez eskola berriko proiektua erakutsi nahi dute. Horretarako herri batzar baterako gonbita luzatu diete herritarrei. "Proiektua azaltzearekin batera, etorkizunean nolako eskola eraiki nahi dugun azaltzen saiatuko gara" esaten dute batzarraren deitzaileek.