Euskal Herriko Itzuliarengatik trafikoan eragozpenak

Ataria 2017ko martxoaren 31

Asteazkenean, apirilaren 5ean, Alkizatik igaroko da Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa.

Errepidean sortu daitezkeen eragozpenak ahal den neurrian gutxitzeko asmoz, ordutegiaren berri eman du Alkizako Udalak.

16:12-16:29 inguruan pasako da herritik, Anoetatik Asteasu aldera. Ibilbidearen informazio gehiago nahi duenak: http://www.itzulia.eus/eu/2017/3/info/ helbidean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!