Denbora bankua aurkezteko bilera

Ataria 2017ko otsailaren 17a

Alkizako Juanena etxean, 17:00etan egingo da aurkezpena eta Aiztondoko Denbora Bankuak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko dira.

Aiztondoko Denbora Bankuak eskaintzen duten zerbitzuak ugariak dira eta zerrendetan agertzen ez den zerbitzuren bat behar izanez gero, astearteko bileran eskatu ahal izango da.

Zaintza zerbitzuak: zaharren konpainia egitea, masajea...

Heziketa: umeei etxeko lanetan laguntzea, sukaldaritza, jostugintza, informatika, marrazketa, argazkigintza...

Aholkularitza: lege-aholkularitza, finantzak, bidaiak, erosketak, aseguruak...

Etxeko lanak: etxeko konponketak, erosketak, aseguruak, sukaldatzea, landareen zaintza, animalien zaintza, obrako lanak, enbasatzea...

Aisia: euskal dantzak, areto dantzak, mendira joateko irteerak, brikolajea...

Beste batzuk: propaganda banatu, furgoneta uztea, kotxez trasladoak, sagarrak biltzea...

eta gainera dantza egunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!