Zazpi euskal eskultoren artean, Koldobika Jauregi

Ataria 2016ko abenduaren 16a

Okendo kultur etxean 28 obra jarriko dira, artista bakoitzeko lau. Alkizarraren lanekin batera, Rikardo Ugarte, Jose Ramon Anda, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Iñigo Arregi eta Iñaki Olazabalen eskultoreenak ikusi ahal izango dira.

2014ko udazkenean artista hauek osatutako taldeak bere lanak erakutsi zituzten Arantzazun, Amets-kabi izenarekin. Euskal artea oroitzen duen leku enblematikoa batean aurkeztu zituzten obra eskultorikoak. Xabier Saenz de Gorbea zena izan zen erakusketako komisarioa eta ezusteko arrakasta izan zuen.

Euskal eskulturgintzaren iraganaren eta orainaren arteko sorkuntza-horizonteak ikertzeko aukera ematen duen erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 28ra arte Donostian. Gaur, abenduak 16, 19:00etan egingo dute inaugurazioa.

Okendo kultur etxean zabalik izaten da astelehenetik ostiralera goizez 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30ra. Larunbatetan berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30tik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan itxita egoten da eta eguberrietako jai bezperetan (abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 5), goizez bakarrik irekiko da 10:00etatik 14:00etara. San Sebastian bezperan ere, ordutegi berezia izango du erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 13an bestalde, bisita gidatua egingo dute, 19:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak antolatu dute erakusketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!