San Martinak ospatuko dituzte Alkizan

Ataria 2016ko azaroaren 4a

Urtero bezala festak ospatuko dituzte azaroaren 10etik 13ra Alkizan. Hona hemen egitaraua:

Azaroak 10, osteguna
17:00etan Ipuin kontalaria 6-9 urte bitarteko haurrentzat:
"beldurrezko kontuak"

Azaroak 11, ostirala
10:00etan meza
11:00etan hamaiketakoa ostatu jatetxean.
17:00etan haurrentzako herri kirolak
19:00etan  garagardo dastaketa, helduen  tortilla patata lehiaketa eta haurrentzako pintxo sorpresa lehiaketa.
21:30ean eskoba txapelketa Ostatu jatetxean
22:30ean mus txapelketa Ostatu jatetxean

Azaroak 12a, larunbata
15:30ean Eskolarteko pilota txapelketa:
Benjamin mailan:
Alkiza-Fleming
Alebin mailan:
Alkiza-Laskorain
Alkiza-Hirukide
18:00etan herriko 4'terdiko txapelketaren 3.eta 4. postua eta finala
21:00etan bertso afaria Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.

Azaroak 13, igandea.
10:00etan meza
11:00etan haurrentzako gurpil lasterketa

Oharrak: haurren (7-12 urte) pintxo lehiaketan parte hartzeko azaroak 10a  baino lehen Ostatun izena eman behar da.  
Bertso afarirako izena emateko epea: azaroak 10. Prezioa 35 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!