Alkizako jaiak 2016

Jana eta edana ez daitezela falta

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 11

Festen azken egunera iritsita, txakolina dastatzeko aukera izan dute alkizarrek sardina erreen laguntzaz. 

Igande goiza meza nagusiarekin hasi badute ere, herriko gaztetxoenek frontoia jendez betetzea lortu dute. Hiru partida jokatu ostean, txakolin dastaketa izan dute herriko plazan. Eta baraurik egonda asko edatea komeni ez denez, sardina erreak ere eskaini dituzte. 

Festarekin jarraitzeko, 17:00etan Putinen guardasola antzezlana eskainiko dute Ramon Agirre et Inazio Tolosak. Ondoren, Ansorregi eta Larrañagak alaituko dute plaza ingurua trikitixa eta pandero hotsekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!