Alkizako jaiak 2016

Herriko ostatua, erretirodunen topaleku

Ane Urkola 2016ko irailaren 8a

Goizean hasi dira Alkizako jaiak. Erretirodunen bazkaria egin dute ostatuan, eta haur jolasak izan dituzte arratsaldean. 

Haurrek ederki gozatu dute arratsaldean; haur jolasak egin dituzte herriko pilotalekuan. Ondoren, txokolate jatea eta haurrentzako diskofesta izan dituzte.

Gauean, barrikotea egingo dute, eta bertso jaialdia izango da 22:30ean: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu izango dira protagonista, eta Amaia Agirrek jarritako gaiei erantzun beharko diete. 

Jarraian, erromeria izango da Iratzar taldearen eskutik.

Honako egitaraua antolatu dute biharko:

Irailak 9, ostirala

12:00. Apar festa.

16:30. Herriko beteranoen arteko pilota partidak.

Herri afaria Ostatu jatetxean.

23:30. Bide Batez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!