Ohiko osoko bilkura gaur arratsaldean

Ataria 2016ko uztailaren 26a

Udaletxeko pleno aretoan egingo dute bilkura, 19:30ean hasita.

Besteak beste, haur eskolaren barrualdea margotzeko lanen esleipena aztertuko dute eta Alkizako udalarentzat hirigintza eta arkitekturari buruzko aholkularitza zerbitzuaz ere ariko dira zinegotziak.

Bestalde, herriko jaietan egiten diren gastu justifikagarriak onetsiko dira ohiko udalbatzan eta Txantxangorri aldizkarian herriko jaietako publizitatea jartzeko aukeraz eztabaidatuko da, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!