Honako baldintza hauek jarri dituzte bazkarian parte hartzeko: Alkizan erroldatuta egotea eta baserri bezala ezagutzen diren etxeetan bizitzea (bakoitzetik bi pertsona joan daitezke). Baldintzak betetzen dituztenentzako prezioa 15 eurokoa izango da.
Gainerako herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, 27 euro ordainduta. Izen emateak, udaletxean egin beharko dira, maiatzaren 12a baino lehen.
San Isidro egunean, maiatzaren 15eam. eguerdiko 14:00etan izango da bazkaria Alkizako Ostatu jatetxean.