Besteak beste, aurreko bilkuretako akten onespena, alkatetzako ebazpenen berri eta faktura eta ordainketen inguruko informazioa emango da.
Horrekin batera, Tolomendiri aurtengo urteari dagokion ekarpenaz eztabaidatuko dute eta Urruzola baserriaren etxebizitza berriaren lehen erabilera baimen eskaera aztertuko da.
Erregu galdera eta mozioak aztertuko dituzte azken puntuan.