Lanaldi erdirako pertsona baten bila dabiltza Alkizako Ostatuan

Ataria 2016ko apirilaren 25a

Lanerako prest dagoen pertsona bat topatu du Alkizako Udalak eta maiatza hasieran irekiko du ostatua. Maizter berriak herriko norbait hartu nahi du lanaldi erdiz ostatuan laguntzeko.

Inork interesa badu Alkizako udaletxera jo beharko du edo udal taldeko norbaitekin harremanetan jarri daiteke. Udalak jarriko du langilea maizter berriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!