Bost artelan, lasaitasunez eta denboraz gozatzeko

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 9a

Slow Art Alkiza 2 1460208181210
Slow Art Alkiza 10 1460208185400
Slow Art Alkiza 4 1460208182123
Slow Art Alkiza 17 1460208188658
Slow Art Alkiza 5 1460208182577
Slow Art Alkiza 6 1460208183443
Slow Art Alkiza 7 1460208183932
Slow Art Alkiza 8 1460208184403
Slow Art Alkiza 9 1460208184883
Slow Art Alkiza 1 1460208180687
Slow Art Alkiza 11 1460208185901
Slow Art Alkiza 12 1460208186396
Slow Art Alkiza 13 1460208186797
Slow Art Alkiza 14 1460208187209
Slow Art Alkiza 15 1460208187660
Slow Art Alkiza 16 1460208188149
Slow Art Alkiza 3 1460208181667
Slow Art Alkiza 18 1460208189150
Slow Art Alkiza 19 1460208190022
Slow Art Alkiza 20 1460208190772
Slow Art Alkiza 21 1460208191191

Slow Art eguna ospatzen ari dira Alkizako Ur Mara museoan; bost artelanez gozatzeko aukera izan dute goizean, eta bazkal ondoren, 16:00etan, Antonio Casado de Rocha eta Jose Ignacio Foronda editoreek, Henry D. Thoreau autorearen Volar liburua aurkeztuko dute

Slow Art eguna, Slow mugimenduaren barruan kokatzen den ekintza bat da Koldobika Jauregi artistak azaldu digunez. Slow mugimendua Estatu Batuetan hasi zen eta janari azkarraren aurkakoa izan zen: "Jendea hobeto eta lasaiago elikatzeko". Mugimendu hura arlo guztietara zabaldu da, baita artera ere.

Artea ere lasaiago kontsumitzea du helburu, Jauregiren esanetan: "Museoetara  joaten garenean kontsumo handia egiten saiatzen gara, eta Slow mugimenduak alderantzizkoa bilatzen du. Bost proposamen egiten dira; izan daitezke eskulturak, poesiak, musika pieza bat... Obrak aurkeztu egiten dira eta horien inguruan hitz egiten da. Eta amaitzeko parte hartzen duten guztien artean bazkari bat egiten da, edo kafetxo bat hartzen da".

Aipatu bezala, Ipar Amerikan sortu zen mugimendua eta Jauregiren esanetan, iberiar penintsulan esperientzia hori burutzen duen leku bakarra Ur Mara museoa da, eta Europan ere sei bat museotan egitean da; mundu guztian 120 museo dira. Hala ere, "edonork" antolatu dezake egun bat, bere proposamenak museo batean ikusteko.

Bost proposamen ezberdin

Gaurkoan Ur Mara museoan ere bost proposamen aurkeztu dituzte. Ricardo Ugarteren bi eskultura (San Pedro eta Donde nace la ola), Koldobika Jauregiren Ewald Matare grafika lana, Julia Otxoak El tiempo de las plantaciones poesia lana aurkeztu du, eta azkenik jatorri txinatarra duen El festival Quingming junto al rio pintura panoramikoa ere ikusteko aukera izan da. Eguraldiak ateri eutsi dio aurkezpenen momentuan eta horrek obrak lasaiago gozatzeko aukera eskaini du.

Eguraldiak kanpoan egin nahi zituzten zenbait "ekintza" mugatu baditu ere, jende dezente inguratu da bost lan horiek ikusi eta entzutera.

Ondoren, guztiek batera bazkaltzeko aukera izan dute, eta 16:00etan liburu batean aurkezpena ere izango da. Koldobika Jauregik, liburuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Henry D. Thoreau autorearen Volar liburua aurkeztuko da. Thoreau filosofo estatu batuar oso ezagun bat zen. 1850. urtean idatzi zuen liburu bat, gero mugimendu hippy-a oinarritu zena. Bere esperientzia kontatzen zuen: basoan nola bizi zen, ia dirurik gabe, bizimodu oso lasaia zuela. Bestalde, oso ezaguna zen Manifiesto de la desobediencia civil sortu zuelako. 1850. urtean Estatu Batuak gerran zeuden Mexikorekin eta esklabotza zegoen. Lehenengo aldiz, Thoreauk erabaki zuen bere zergak ez ordaintzea, ez zegoelako ados erabiltzen zituzten metodoekin eta idatzi bat egin zuen". Basoan berari eskainitako txoko bat dute, eta Jauregik azaldu bezala urtero 20 bat atzerritar joaten dira Ur Marara txoko hori bisitatzera.

Slow Art eguna ospatzen duten bigarren urtea da Alkizan, eta "oso ondo" funtzionatzen duela dio Jauregik. Gainera, egunaren "helburuak" lortzen direla dio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!