Bazkaria eta zineforuma egingo dituzte martxoaren 5ean

Ataria 2016ko otsailaren 26a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Alkizako emakumeek Hernialdeko Elketa jatetxean bazkaria egingo dute eta ondoren, arratsaldean, Don Juanenan 80 egunean pelikula ikusteko aukera izango dute.

Txipiroi entsalada epela, ganba eta porru krepea, txuleta zatitxoak hornigaiekin do legatza olio erre eta panadera patatekin. Hori da Elketa jatetxean prestatu duten menua martxoaren 5ean egingo duten bazkarirako. 30 euroko prezioa izango du menuak.

Hernialdera joateko autobus eta taxi zerbitzua jarriko dituzte. 13:00etan aterako da Alkizatik eta 17:45ean itzuliko da, bazkalostean. Izan ere, 18:30ean, Don Juanenan 80 egunean filma eskainiko dute.

Martxoaren 2a baino lehen eman beharko da izena, Aiztondo Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko bulegoan, 943 69 39 30 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!