Hernio-Gatzumeko interpretazio zentroaren irekiera festa, astelehenean

Ataria 2016ko otsailaren 25a

Fagus Alkiza Interpretazio zentroaren eraberritze lanak bukatuta, udalak irekiera festa antolatu du.

Datorren astelehenean, otsailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko azken solairuan, udalak Fagus Alkiza, Hernio Gatzume interpretazio zentroaren irekiera festa antolatu du herritarrentzat.

Fagus Alkiza zentroa bisitatzeko aukera izango da eta ondoren, gerturatzen direnentzat luntxa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!