Ez du inork parte hartu Alkizako Ostatuaren esleipen prozesuan

Ataria 2016ko otsailaren 11

Udal arduradunek lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute Herriko Ostatua lehenbailehen berriz zabaldu dadin

Alkizako Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 1ean, hilabetez irekia egon ostean, amaitutzat eman zen Herriko Ostatuaren esleipen prozesua. «Zoritxarrez, ez da inor aurkeztu», jakinarazi du udalak.

Herriko Ostatua «berriro ere ahalik eta azkarren ireki dadin lanean jarraituko dugu», esan dute udal arduradunek eta herritarrei laguntza eskatu diete. Interesaturen bat ezagutuz gero, udaletxean jakinarazteko eskatu du Alkizako Udalak bando bidez. 943 69 02 35 da udal bulegoetako telefono zenbakia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!