Ibilgailuek ezingo dute eskola orduetan plazan sartu

Ataria 2015eko abenduaren 1a

Urria bukaeran Alkizako Eskolako ikasleek galdeketa antolatu zuten, eskola orduetan plaza oinezkoentzat ixteko aukeraren inguruan galdetuz. Jasotako emaitzaren babesarekin udalari eskaera berritu diote.

Udal taldeak eskaera aintzat hartu eta atzoko egunaz geroztik, eskola pareko plazaren zatia ibilgailuentzat itxita egongo da eskola orduetan, 08:50etik, 16:40era, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Lehenagotik saiatu izan da udala arazo honi irtenbidea bilatzen. Erabiltzaileen ardurari dei egin zien, eta Eskola Komunitatea osatzen duten guraso eta langileei ere eskatu zitzaien arazoa ekiditeko ahal zen neurrian. Arazoa, ordea, ez zen konpondu eta ikasleek egindako galdeketa aintzat hartuta, plaza ixtea erabaki du udalak taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!