Alkizako saioak emandakoa

Ataria 2015eko azaroaren 6a

Ataria Irratiak Alkizako plazatik egin du gaurko saioa. Bertatik herritar ugari pasa dira mikrofono aurretik. Entzun itzazu:

Jon Umerez: "Oreka bat bilatu behar dugu plazako erabiltzaileen artean"

Herriko ikur nagusi den ingurumenaz eta Fagus Alkiza interpretazio zentroaz aritu zaigu hizketan. Eskolako umeek herrian egin duten galdeketaren emaitzak aintzakotzat hartuko dituztela hitz eman du Umerezek.

Alkizako eskolako umeak berriketan

50 umetik gora dabiltza gaur egun Alkizako Eskolan. Mailaz maila egiten duten lana erakutsi digute eta bide batez Ataria irratiko entzuleentzat ere kantatu dute.

Udalaz, Fagus Alkiza zentroaz eta Ur-maraz Koldobika Jauregirekin

Alkizako zinegotzia da duela zortzi urtetik Koldobika Jauregi. Udaletik bultzatu dute Fagus Alkiza interpretazio zentroaz hitz egin digu. Eskulturgile bezala egiten duen lanaz eta Ur-mara izeneko guneaz ere aritu zaigu.

Eider Amundarain, Alkizako eskolako irakaslea

Alkizako Eskolan galdeketa egin dute: eskola orduetan plaza oinezkoentzat itxi nahi ote duten galdetu diete hainbat herritarrei; %87,5ak baietz erantzun du.

Alkizako guraso elkartearen eskakizunak

Aspalditik datoz arazoak Alkizako eskolan. Guraso elkarteko Amaia Ibarbiak azaldu duen bezala ikasleek ez dute egoitza egoki bat bertan ikasi ahal izateko. Eskola berria eskatzen ari dira, buru belarri

Alkizako Barnetegiak egiten duen lana ezagutzen

Gipuzkoan dagoen barnetegi bakarrenetakoa da Alkizakoa. Astero Euskal Herri osoko hainbat ikasle pasatzen dira bertatik. Agurne Eizagirre arduradunak eman dizkigu xehetasunak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!