Alkizan ikasturtea martxan jartzearekin batera, umeei eta helduei zuzendutako ikastaroak ere martxan jarriko dira.
Kultura eta kirolari lotutako jarduerak izango dira. Haurrei zuzendutakoak HH3 eta LH6 bitarteko haurrentzat zuzenduta daude, jarduera bakoitzean adin tartea zehazturik dagoelarik, eta gehienak astean behin izango dira, ordubete iraupena dutelarik. Horien artean daude: ipuin interaktiboak, antzerkia, musika eta dantza, euskal dantza, kirola, eskulanak, hip-hop eta Yoga. Hain zuzen ere, hilean behin, azken ostiraletan, 16:15etik 17:15era ume eta gurasoei zuzendutako Yoga ikastaroa ere izango da. Eta guzti honez gain, Aitor Sorarrainek zuzenduta pilota ikastaroa ere izango da.
Helduentzat, berriz, aurten pilates ikastaroa antolatu dute astearte eta ostegunetan, 15:15etik 16:15era.
Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegotara jo daiteke. Bestela, 943 69 39 30 telefonora deitu edo itsaso@aiztondo.eus helbidera idatzi.
