Alkizako jaiak 2015

Garai bateko futbola bezala

Mikel Iraola 2015eko irailaren 11

Futbol partidak jokatu dituzte arratsaldean haurrek Intxaurrandiko belazean, Alkizaren magalean.

Korrika saio ederrak egin dituzte hara eta hona, gola sartu nahian. Garai bateko futbola zirudien, zelaia guztiz laua ez zela alde batera utzi eta garaipenaren bila baitziren futbolariak.

Makina bat aukeren ondoren, binako emaitzarekin amaitu da mutilen neurketa. Penaltietan erabaki da, eta bertan 3-0 irabazi du gaztetxoenen taldeak. Dena den, azken golak eta garaipenak baino poz gehiago eman die partida amaitu osteko ur tragoxkak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!