Arratsaldeko 16:00etan umez josita zen Alkizako plaza. Asteartean hasi zituzten jaiak, baina egun hartan jubilatuak izan ziren eguneko protagonistak, eta atzoko atsedenaldiaren ostean, festak noiz hasiko zain ziren. Eta halako batean suziri hotsekin iritsi da beraien txanda! Jolastera!
Lokotx bilketan, zaku lasterketan, uztaiekin bueltaka, boloak botatzen... denetarik egin dute, gelditu gabe.