Alkizako jaiak 2015

Hasiera eman diete festei Alkizan

Ataria 2015eko irailaren 8a

Gaur da herriko festen lehen eguna. Meza izan da eguerdian eta ondoren bazkaria eskaini die udalak erretirodunei. Arratsaldean toka txapelketa izango da.

30 pertsona inguru elkartu dira Ostatu jatetxean gaurko bazkarian. Gero, 17:00ak aldera, beraien abilezia erakutsiko dute tokara jolasten. Bihar atsedena egingo dute Alkizan, eta etzi ekingo diote berriro festa ekitaldiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!