Ur Mara museo eta gune esperimentalean bigarren Grap Hik! topaketak antolatu dituzte, hau da, obra eta teknika grafikoa eta irakurketa poetikoa elkartzen dituen elkargunea. Gaur zabalduko dira topaketak Felix Aizpuruaren erakusketarekin. 19:00etan izango da irekiera ekitaldia eta erakusketan Aizpuruak bere lan grafikoa erakutsiko du.
Grap Hik! topaketek datorren astean izango dute jarraipena. Koldobika Jauregi alkizarrak, Ur Mara espazioren bultzatzaileak, xilografia tailerra emango du. Abuzturaren 3tik 8ra izango da, hain zuzen, tailerra.
Azken egunean, abuztuaren 8an, musika eta poesia uztartuko diren ekitaldia antolatu dute Ur Maran, topaketei amaiera emateko. Juan Garziak irakurketa poetikoa egingo du, horretarako haiku olerkiak erabiliz, eta musikaren atala Susana Cencillo eta Javi Perezen ardura izango da. Cencillok akordeoia joko du eta Perezek tronpeta. Emanaldia 17:00etan hasiko da.