Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Umerezek herritarren «babesa» jaso du

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Alkizako Abertzale Ezkertiarrek 145 boto jaso zituen atzo. Jon Umerezek jarraituko du alkate.

Emaitzak «poztekoak» dira bere esanetan. Orain arteko lanari «babesa» eta aurrera begira jarraitzeko «indarra» eman diete boto guzti horiek. Boto txuriak, berriz, «erdira» jaitsi direla azpimarratu du Umerezek, eta hori ere babes horren adierazle dela uste du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!