Herriko baserritarrak omendu dituzte

Jone Amonarriz 2015eko maiatzaren 17a

San Isidro baserritarren egunaren harira, Alkizako Udalak eta herritarrek omenaldia egin diete goizean herriko baserritarrei. 

Esker hitzez gain, umeek bertso eta dantza saioa eskaini dizkiete. Ekitaldi honekin alkizarrek esker ona erakutsi nahi izan diete zaindu duten ondareagatik eta berau transmititzeagatik. «Aberastasun bat uzten ari zarete, zuei esker herentzia horren transmisioa jaso dugu».

«Orain guztion lana da hori zaintzea» esanez amaitu dituzte esker hitzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!